XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dena den merkatua berriz aipu da 1801ko otsailaren 8an, hain zuzen berriz ere merkatu sarientzat eta merkatuko alkiak inkantean emaiteaz dirua biltzeko herriarentzat.

Arnoarentzat 6 libera finkatzen dute barrika bakar, doblea aguerdintarentzat.

Lehen emaiten zuenaren arabera 100 libera eman behar luke horrek, diotenaz.

Azkenik aipatzen dute hogoietik egiten den merkatua.

Noiztik zuten hamabostetik hogoierat ekarri nihon ez da ageri.

Ez eta noiz ziren berriz hamabosterat pasatu.

Hiru egun eman zien suprefetak merkatu sariarentzat nahi zituen xehetasun guziak biltzeko. (III.2).

Martxoaren 30eko bilkuran finkatu zuten sari hori biltzeko moldea (I.3).

Arno eta aguerdintaren tatsa altxatzea, inkantean emanen dute urte oroz.

Inkanta eremanen duenak, hiru hilabetetarik eman beharko du urte sariaren laurdena auzapezari edo honen axuantari.

Eta gehiago segurtasunentzat, norbeit berme izan beharko da sari biltzailearen izenean.

Kontrabandarik ez dadien izan, auzapezak berak markatuko ditu salgai izanen diren barrika arno edo aguerdintak.

Markatu bezen fite pagatu beharko da delako saria.

Barrika berri bat hasi nahiko duten aldi oroz, marka arazi beharko dute.

Auzapez edo axuantak sotoen itzulia eginen du gutienez hamarretik.

Norbeitek barrika bat hasten balu kontrabandan, barrika osoaren saria pagatu beharko du, erdia herriarentzat, beste erdia herriko pobreentzat.

Xede ederrak horiek denak, bainan xede gelditu zirenak, zeren eta 1803ko buruilaren 15an berriz ere aipu da sari hori sortzea: aguerdintarentzat sei libera barrika bakotx, arnoarentzat 12 libera barrika bakotx; harakinek hilen dituzten behientzat 3 libera; aratxe, ardi eta bildotxentzat 10 sos (III.8).

Ondoko urtean berriz ere aipu da hori azpimarratuz ez dutela ardietsi aintzineko urteetan, ezin gaindituzko trabak eman dizkietelakotz. (III. 10).